143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1730/2005 EBAZPENA, urriaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ubarmin Klinikako Sukalde Unitateko burutza (65934) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eman gabe uzten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 21ean emandako 1502/2004 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 35 burutza betetzeko deialdia onetsi zen. Osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako eta erizaintza unitateetako burutzak ziren. Deialdia 2004ko azaroaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 141. zenbakian.

Merezimendu lehiaketa bukatuta, eta aktak epaimahaiari bidalita, bidezkoa da lanpostua eman gabe uztea, aurkeztutako izangaiak memoria-lanaren fasea gainditu ez duelako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Ubarmin Klinikako Sukalde Unitateko burutza (65934) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eman gabe uztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Ubarmin Klinikako Langileria Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urriaren 31n._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0521761