143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Sasoiko landare loredunak erosteko kontratazioa, Udalaren Lorategi Zerbitzurako eta 2006-2007-2008 urteetarako

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko azaroaren 8an hartu zuen erabakiaren bidez, lehiaketa publikorako deia egiten da, baldintza orokor hauekin:

Lehiaketaren izaera: Sasoiko landare loredunak erostea, Udalaren Lorategi Zerbitzurako eta 2006-2007-2008 urteetarako

Lizitazioaren gehieneko prezioa: 100.098,50 euro urte bakoitzeko, BEZa barne.

Hornitzen hasteko eguna: 2006ko maiatzaren 1a, gutxi gorabehera.

Kontratuaren iraupena: 2008ko abenduaren 31ra arte.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

Baldintzen plegua: Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko Alorreko udal bulegoetan eskatzen ahal da (Armada etorbidea, 2-9. solairua, 31002 Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguko 9. klausulan aipatuak.

Eskaintzak non eta noiz irekiko diren: hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean eta osagarrietan.

Iruñean, 2005eko azaroaren 15ean._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0522531