143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ORBARA

Oihan enkantea

Orbarako Udalak, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra: El Robledal alderdian dagoena. 802 aritz dira, 606,75 metro kubiko egur egiten dutenak; aritzaren 76 egurgai, 21,31 metro kubiko egiten dutenak, eta pagoaren 11 egurgai, 16,84 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 22.375,02 euro (BEZaren % 8 barne).

Pleguak Orbarako Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta epea 2005eko abenduaren 17an amaituko da, 13:30ean; enkantea epe hori amaitu eta jarraian eginen da.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Udal Idazkaritzan daude ikusgai.

Orbaran, 2005eko azaroaren 14an._Alkatea udalburua, Joaquín Gortari Arbona.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena ............. herria ............. NAN zenbakia ..........., nire izenean edo honako hau ordezkatuz: .............., IFZ ........... agiri honen bidez frogatzen baitut .......... Orbarako Udalak .............(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri zuen oihan lotea salduko zuela: bada, hori niri adjudikatzeko eskatzen dut, balorazio teknikoa zein jarritako baldintzak onartzen baititut, eta prest nago horren truke ............ (letraz eta zenbakiz) .................. (hasierako prezioa baino gutxiago ez jarri) euro ordaintzeko, BEZa kanpo.

.....................(e)n, 2005eko ................aren ....(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0522395