143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A G O I T Z

"Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura ematea, 2. fasea, plan berariazkoa" obrak

Udal honek lizitaziorako deia egin du, kontratu hau adjudikatzeko:

Xedea: hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura ematea, 2. faseko kaleetan, plan berariazkoa.

Adjudikazio bidea: lehiaketa.

Kontrataren aurrekontua: 681.840,72 euro, BEZa barne.

Proposamenen aurkezpena: udal idazkaritzan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epearen azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen, betiere egun hori balioduna bada, bestela hurrengo egun balioduneko ordu berean amaituko baita epea.

Behin-behineko fidantza: hasierako aurrekontuaren ehuneko 2.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratiboen pleguan aipatzen direnak.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Herriko Etxeko bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Klausula administratibo eta teknikoen pleguak eta proiektu teknikoa interesatuen eskura daude, udal bulegoetan eta Rubio paper-dendan, Iruñeko Francisco Bergamín kaleko 10ean.

Agoitzen, 2005eko azaroaren 17an._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L0522573