143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

134/2005 FORU DEKRETUA, azaroaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak aditzera eman nahi du liburutegiko arduradun izateko lanpostu batzuk, C mailakoak, sortu beharra dagoela, Iruñean handitu diren edo sortu berriak diren liburutegiak behar diren langileez hornitzeko, hori guztia Iruñeko Udalarekin 2004ko urriaren 1ean sinatutako hitzarmenaren babespean.

Kontu-hartzailetzak adostasun txostena eman du.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2005eko azaroaren 14an eginiko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusian liburutegiko arduradun izateko 7 lanpostu sortuko dira, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, eta plantilla organikoan 7676, 7677, 7678, 7679, 7680, 7681 eta 7682 zenbakiak izanen dituzte.

AZKEN XEDAPENAK

Azken Xedapenetan Lehenbizikoa. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko azaroaren 14an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0522494