143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Lorezaintzako behargin izateko lanpostu bat betetzeko deialdia. Izendapena

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, azaroaren 11ko 397/2005 Dekretuaren bitartez, honako hau ebatzi du:

Amaitu da Zizur Nagusiko Udalean lorezaintzako behargin izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian ezarritako hautabidea. Hura 2005eko apirilaren 8an egindako bilkuran onetsi zuen Tokiko Gobernu Batzarrak eta 2005eko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 20an. Oposizio-lehiaketa horren epaimahaiak, proposamena eginik eta deialdiko 10.1 oinarrian xedatua betetzeko, José Javier Ursúa Luri jauna Zizur Nagusiko Udaleko funtzionario izendatu du, lorezaintzako behargin lanpostuan ari dadin. Orobat agindu du izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2005eko azaroaren 11n._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0522394