137. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1418/2005 EBAZPENA, urriaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan prebentzioko eta laneko arriskuetako OLT/EDU izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 25eko 991/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan prebentzioko eta laneko arriskuetako OLT/EDU izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko ekainaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 72. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, abuztuaren 8ko 1000/2005 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan prebentzioko eta laneko arriskuetako OLT/EDU izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_O-NOZko lekualdatze txanda

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

ALIENDE GARCIA, M. PURIFICACION (4)

BELOQUI BASTERRA, ANA M.ª (4)

BRAVO VALLEJO, BEGOÑA (4)

ESQUIROZ AYESA, M.ª ISABEL (4)

GAZTELU SANZ, M.ª TERESA (4)

PERCAZ ARRAYAGO, ARANZAZU (4)

RUIZ CIRAUQUI, ANA MARIA (19)

URRICELQUI CHASCO, ANA (4)

_Sistema nazionaleko langileen lekualdatzea

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

APEZTEGUIA ELSO, ELENA (4)

Baztertzeko arrazoiak:

(4) Estamentu eta espezialitate bereko izendapenik ez izatea.

(19) Lanpostua jabetzan duela ez frogatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urriaren 18an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0521068