137. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PITILLAS

Kontribuzio bereziak

Pitillasko Udalak, 2005eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, legezko kideen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen obra hauek finantzatzeko kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea: "Pitillasko kaleetako hornidura eta saneamendu sareen eta zolaketa lanen 3. faseko proiektuan sartutako kaleen zolaketa". Lan horiek Mairagako Mankomunitateak eginen ditu.

Espediente hori jendaurrean egonen da idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, alegazioak egin edo zergadunen administrazio elkartea era dezaten. Orobat, aditzera ematen da epe horretan ez bada alegaziorik aurkezten, espedientea zuzenean eta behin betiko onetsita geldituko dela.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, 2005eko azaroaren 9an._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0522119