137. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Hasiera batez onetsirik arau subsidiarioetako aldaketa puntuala

Udalak, 2005eko urriaren 5ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ultzamako Planeamendurako arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, Lizasoko (Ultzama) 2. poligonoko 3025. lurzatiari dagokiona, Jesús Cía Mariñelarenak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Delako proiektua Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Larraintzarren (Ultzama), 2005eko urriaren 21ean._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0521087