137. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

U Z T A R R O Z E

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra._Antxarreta alderdian 249 ler gorri, 334,90 metro kubiko zur eta 45,70 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 17.354,09 euro.

Proposamenak (iragarkiaren bukaerako proposamen ereduari lotuak), hasierako prezioaren ehuneko 2 utzi izanaren gordekinarekin eta enpresaren kalifikazio agiriarekin batera, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik kontatzen hasita, hamabost egun natural igaro ondoko lehenengo egun balioduneko eguerdiko ordu biak baino lehen. Egun hori larunbata bada, hurrengo asteartean eginen da enkantea. Ondoren, ireki eginen dira.

Baldintza partikularren pleguak interesatuen eskura daude udal idazkaritzan, bulego orduetan.

Uztarrozen, 2005eko urriaren 27an._Alkatea, Conrado Orduna Larriqueta.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................, NAN zk.......: ........., .......................(e)ko biztanlea

helbidea: ..............................................., eskatzen du adjudika dakiola 2005eko oihan lotea, haren salmenta ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ............ egunekoan iragarri baitzen, onartzen baitu balorazio teknikoa, honako diru kopuru honen truke: ............... (letraz eta zenbakiz) ......... euro.

Iragarkiaren kodea: L0521382