137. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MENDIGORRIA

Udal pilotalekuko obren lehiaketa

Mendigorriko Udalak, bi mila eta bosteko urriaren hogeita zazpian egin osoko bilkuran hala erabakita, udal pilotalekuko obren lehiaketarako deia egin du.

Kontratuaren xedea: udal pilotalekuko obrak egitea.

Obrak egiteko epea: bederatzi hilabete.

Prozedura: lehiaketa irekia.

Presako tramitazioa.

Lizitazioaren aurrekontua: zazpiehun eta hogeita hamazazpi mila bederatziehun eta bost euro eta hogeita hamabi zentimo (737.905,32 euro) (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 14.758,11 euro.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak.

Proposamenen aurkezpena: Mendigorriko Udaleko erregistro orokorrean (Foruen plaza, 1), hamahirugarren egun naturalera arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Klausula administratibo partikularren plegua eta obra proiektua lehiatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Mendigorriko Udaleko bulegoetan (Foruen plaza, 1) eta Copyprinten (Paulino Caballero, 38, Iruña).

Proposamen ekonomikoak irekiko dira eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, 13:00etan, Mendigorriko Herriko Etxeko bilkura aretoan.

Mendigorrian, 2005eko urriaren 27an._Alkate udalburua, Jesús María Azcoiti Narvaiz.

Iragarkiaren kodea: L0521984