137. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MIRANDA-ARGA

Plantilla organikoa behin betikoz onetsirik

Udalak, 2005eko abuztuaren 17an egin osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zituen Miranda-Argako Udaleko eta Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoko plantilla organikoak. Hasierako onespenaren iragarkia 2005eko 111. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 16an.

Jendaurreko epea espedientean inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez, aipatu plantillak behin betikoz onetsitzat jo dira. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 236. artikuluan xedatutakoaren arabera, argitara ematen da 2005eko plantilla organikoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Miranda-Argako Udaleko eta Virgen del Castillo Zaharretxea erakunde autonomoko plantilla organikoekin batera. Orobat, adierazten da honen aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daitekeela, aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, Miranda-Argako Udalari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik; edo, bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

MIRANDA-ARGAKO UDALA

Funtzionarioen plantilla organikoa

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Osagarriak: (1) (3) _% 45_. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lanpostua: Zerbitzu anitzetako menpeko langilea. Kopurua: 1. Maila: E. Osagarriak: % 15 (19/1995 F.D.). Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Funtzionarioen zerrenda

Gamboa Baztán, Alfonso Carlos. Maila: A. Gradua: 4. Lanpostua: idazkaria.

Ibáñez López, Benito. Maila: E. Gradua: 5. Lanpostua: Zerbitzu anitzetako menpeko langilea.

Lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa

1 zk.ko lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: A) ehuneko 0,5: Monte Bajoko finkako uzta. Lan baldintzak: lanaldi osoa.

2 zk.ko lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan baldintzak: lanaldi osoa. Hutsik.

Lan-kontratudun finkoen zerrenda

Esteban Murugarren, Antonio. Lanpostuaren izena: 1 zk.ko lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Tokia: jardunean, lanaldi osoa. (Jaioteguna: 1944ko urriaren 7a. Laborantzako peoi moduan hasi zen eguna: 1971ko ekainaren 1a. Zerbitzu anitzetako ofizial izatera pasa zen eguna: 1997ko irailaren 1a).

Aldi baterako lan-kontratudunen plantilla organikoa

Administrari laguntzailea. Kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: % 15. Lan baldintzak: lanaldi jarraitua.

Udal eraikinen garbitzailea. Kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan baldintzak: astean 29 ordu.

Aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda

Elizalde Flamarique, Montserrat. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Egoera: lanpostua bete arte.

Jiménez Amador, Aránzazu. Lanpostuaren izena: udal eraikinen garbitzailea. Egoera: lanpostua bete arte.

Domínguez Oliva, Rosa Blanca. Zerbitzu edo obrarako kontratua: administrari laguntzailea.

Ibáñez López, Francisco. Lanpostuaren izena: 2 zk.ko lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Egoera: lanpostua bete arte.

San Juan Baztán, Diego. Enplegu sozial babestuaren kontratua.

Lanpostu hutsa:

Oposizio-lehiaketa tramitatzen ari da lanpostu huts hau betetzeko:

2 zk.ko lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan baldintzak: lanaldi osoa.

MIRANDA-ARGAKO VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR ETXEA

Aldi baterako lan-kontratudunak

1._Zuzendaria: lanaldi osokoa.

2._O.L.T.: lanaldi osokoa.

3._Sukaldariak: bi lanpostu, lanaldi partzialekoak, bakoitza astean 25 ordukoa.

4._Zaintzaileak: zazpi lanpostu (7) lanaldi osokoak eta bortz (5) lanaldi erdikoak, horietako bat hutsik. Finkatu egin dira geroan izan daitezkeen lanpostu hutsak betetzeko eta ordezkapenak egiteko ordenak.

Lan-kontratudunen zerrendak

1._Zuzendaria: Tello Domínguez de Vidaurreta, Cristina.

2._O.L.T.: Flamarique Alfaro, Irene.

3._Sukaldariak:

a) López Urman, Victoria Eugenia.

b) Ibáñez Echarri, María Carmen.

4._Zaintzaileak:

_Lanaldi osoan:

García Elorz, María Pilar.

Iradiel Ibáñez, María Teresa: nahitaezko eszedentzian.

Virto Tápiz, María Carmen.

Ibáñez Argaña, María Visitación.

Zabaleta Ibero, Silvina.

Garayoa Ojer, Juana.

Ibero Pérez, Ana María.

García Galarza, Edurne: María Teresa Iradiel Ibáñez andrearen lanpostuan, hura nahitaezko eszedentzian baita.

b) Lanaldi erdiko zaintzaileak:

Luquin Suescun, Virginia: borondatezko eszedentzian.

Vidarte Romano, Cristina.

Hutsik.

Sesma Alcalde, Amaya.

Sesma Gil, Benita Flor.

Kontratuak ostalaritzako lan-hitzarmenaren esanetara egin dira eta lanpostuak behin betiko bete arteraino izenpetu dira (bitarteko kontratuak).

Miranda-Argan, 2005eko urriaren 20an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0520944