137. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERRIOZAR

Administrari-ofizialaren izendapena

Alkatetza honek, 2005eko urriaren 27an, honako ebazpen hau eman du:

"Administrari-ofizial izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko, 2005eko 111. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 16an argitaratu zen hartako hautaproben emaitzak ikusita, deialdiko 10.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

Lehenbizi._Clara Ostériz Zoraquiáin andrea izendatzea Udal honetako administrari-ofizialaren lanpostua, 070 zenbakia duena, funtzionarioen araubidean bete dezan, deialdiko baldintzak beteta.

Bigarren._Carmen Ramos Calvo andrea izendatzea Udal honetako administrari-ofizialaren lanpostua, 04 zenbakia duena, funtzionarioen araubidean bete dezan, deialdiko baldintzak beteta.

Hirugarren._Interesatuei izendapena jakinaraztea, eta ohartaraztea hilabeteko epea izanen dutela, izendapena jakinarazten zaienetik hasita, karguaren jabetza hartzeko, deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz."

Berriozarren, 2005eko urriaren 27an._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0521351