137. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

E D I K T U A

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erdi mailako teknikari (osasun hezitzaile) izateko 8 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela-eta. Iragarkia.

Julia Nicolay Mañeru andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du oposizioaldiko bigarren ariketaren behin betiko emaitzen kontra, 2005eko otsailaren 9an iragarki oholean argitaratu baitziren. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, proba horietara aurkeztu diren guztiei halaxe jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen oinean.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2005eko urriaren 24an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0521639