137. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

478/2005 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko B4 tartean "Lizarra eta Alloren arteko NA-122 tokiko errepideko 8.2 bidearen trazadura" proiektuari onespen teknikoa ematen diona eta hura jendaurrean jartzen duena.

Iruña-Logroño autobiaren B4 tarteari lotutako errepideak egokitu eta hobetzeko lanak zirela-eta, Lizarra eta Alloren arteko NA-122 errepidea konpontzean, atzeman zen proiektuko 8.3 bidearen ondotik beste bat egin behar zela Aberineraino.

Trazadura berria (8.2 bidea izenekoa) 396 metro luze da eta proiektuko 8.3 bidea Aberin herriarekin lotzen du. Hortaz, etenik gabeko bide bat egonen da Muniaindik Aberinera, NA-122 errepideko 1+800 K.P.ko lur azpiko pasabidetik.

Bidearen zeharkako sekzioa 4 metro zabal da. Halaber, bazterlekuak daude 0+080 K.P.ko ezker aldean eta 0+250 K.P.ko eskuin aldean. Erantsitako zabalgune horiek 5 metro luze eta metro bat zabal dira; bazterretako azken 5 metroetan estutuz doaz.

Zoladuraren sekzioa NA-122 errepidea egokitu eta hobetzeko proiektuko bide guztietarako ezarritako berbera izanen da, hau da, zagor artifizialeko 30 zentimetroko geruza, lurzoru egokiko 30 zentimetroren gainean.

Bidezkoa den moduan jendaurrean jarri eta okupazioko aktak egiteko tramitazioari ekiteko, "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko B4 tartean "Lizarra eta Alloren arteko NA-122 tokiko errepideko 8.2 bidearen trazadura" izeneko proiektua prestatu da. Bertan biltzen da NA-122 errepideko lanek ukituko dituzten ondasun eta zerbitzuen zerrenda hau:

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZA B4 TARTEA, LIZARRA ETA LOS ARCOSEN ARTEKOA LIZARRA ETA ALLOREN ARTEKO NA-122 ERREPIDEA

ABERINGO UDAL MUGAPEA

AB04 ECHARRI REDIN, JAVIER, JOSE LUIS ETA M.ª EULALIA 515,96 2.394,59 2 620A ALORRA

620B LARREAK

AB001 HORTALEZA ECHEGARAY, CARMELO 578,25 0 2 597 ALORRA

AB002 RIPA NIEVA, BORJA 5,50 0 2 627A ALORRA

627B LARREAK

AB003 LUQUIN ARRASTRA, TARSICIO 92,37 0 2 624 ALORRA

AB004 RIPA NIEVA, BORJA 462,42 0 2 623 ALORRA

AB005 ABERINGO UDALA 114,28 0 2 937 LURZORUA

LARREAK

AB006 HORTALEZA ECHEGARAY, CARMELO 209,49 0 2 603 ALORRA

AB007 ECHARRI REDIN, JAVIER 35,89 0 2 618C ALORRA

AB008 OLLOBARREN JAURRIETA, JOSE TOMAS 193,41 0 2 628C FRUTA ARBOLAK

AB009 OLLOBARREN JAURRIETA, JOSE TOMAS 137,08 0 2 628B BILTEGIA

AB010 OLLOBARREN JAURRIETA, JOSE TOMAS 76,63 0 2 628A BILTEGIA

AB011 ECHARRI REDIN, JAVIER 576,74 0 2 618 ALORRA

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZA B4 TARTEA, LIZARRA ETA LOS ARCOSEN ARTEKOA LIZARRA ETA ALLOREN ARTEKO NA-122 ERREPIDEA

ABERINGO UDAL MUGAPEA

AB26 GUALDE GONZALEZ, M.ª ASUNCION ETA M.ª CONCEPCION -350,04 409,43 2 664 LARREAK

AB29 MORRAS BARANDALLA, VICTORIA -998,54 998,54 2 152B ALORRA

AB33 FERNANDEZ ECHEGARAY, JESUS -42,87 42.87 2 698A ALORRA

Nafarroako Gobernuak, urriaren 27ko 611/2003 Foru Dekretuaren bidez, presakotzat jo zuen Iruña-Logroño autobiako 4B eta 5. tarteen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa. Adierazpen hori, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluko 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraituz, ondoren behar diren aldaketei ere aplikatuko zaie.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, eta otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Onespen teknikoa ematea proiektu honi: "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko B4 tartean "Lizarra eta Alloren arteko NA-122 tokiko errepideko 8.2 bidearen trazadura".

2. Aipatutako proiektu hori eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, azalpen zatian heldu dena, jendaurrean egotea 30 egun baliodunez, denbora horretan edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatziz eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko bulegoetan eta Aberingo udaletxekoetan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Autovía del Camino, S.A. enpresari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari eta Aberingo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urriaren 26an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0521371