137. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2683/2005 EBAZPENA, urriaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lan harremanetako diplomatu izateko 4 lanpostu huts betetzeko, maiatzaren 2ko 1074/2005 Ebazpenaren bidez onetsi zen lekualdatze lehiaketatik lanpostu bat kentzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 2an emandako 1074/2005 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan harremanetarako diplomatua izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da. Deialdia 2005eko maiatzaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 60. zenbakian.

Ekainaren 6ko 1441/2005 Ebazpenaren bidez (2005eko uztailaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 78. zk.), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Gero, urriaren 3ko 120/2005 Foru Dekretuaren bidez (2005eko urriaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 122. zk.), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta 2005eko lan eskaintza publikoa aldatu ziren. Zehazki, 1.bat artikuluan lan harremanetarako diplomatuen lanpostu huts bat amortizatu zen, 7443. lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa eta B mailakoa, administrazio unitate horretako plantilla benetako beharretara egokitzeko.

Lanpostu huts hori goain aipatutako lekualdatze lehiaketan iragarrita zegoenez, bidezkoa da kentzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lan harremanetako diplomatu izateko 4 lanpostu huts betetzeko, maiatzaren 2ko 1074/2005 Ebazpenaren bidez onetsi zen lekualdatze lehiaketatik lanpostu bat kentzea, hain zuzen ere 7443. lanpostu hutsa, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, amortizatu baita.

2. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Interesatuei ohartarazten zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

Iruñean, 2005eko urriaren 31n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0522108