137. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

94/2005 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Osasun kontseilariak emana, Ebaluazio Bulegoa Ikerketa Biomedikoaren Atalari atxikitzen duena.

Osasun kontseilariak 1997ko otsailaren 13an emandako 28/1997 Foru Aginduaren bidez Osasun Departamentuko egitura organikoa aldatu zen Bulegoei dagokienez, eta zehazki, Ebaluazio Bulegoa sortu zen, Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuko Osasun Plangintza eta Ebaluazio Atalaren menpe.

Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuko zuzendariak bulego horren atxikipena aldatzea proposatu du, Zerbitzu beraren Ikerketa Biomedikoaren Atalera pasatzeko, orain arte zituen eginkizun berberekin.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Ebaluazio Bulegoa Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuko Ikerketa Biomedikoaren Atalari atxikitzea.

2. Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko urriaren 14an._Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0520971