134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FUNES

Funesko Arau Subsidiarioen San Colombar poligonoko 2. unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2005eko urriaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Funesko Arau Subsidiarioen San Colombar poligonoko 2. unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.

Borondatezko birzatiketa proiektu hori jendaurrean egonen da hogei egunean Udaleko idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik egon ezean, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 151.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Funesen, 2005eko urriaren 17an._Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0520705