134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZAGRA

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Alkate udalburuak, Alkatetzaren 2005eko urriaren 17ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du Rinau, S.L.k sustaturiko xehetasun azterlana, Udal Planeko lerrokadurak aldatzeko Estella kalean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Delako espedientea Udaleko bulegoetan aztertzen ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi bezainbat alegazio aurkeztu ere.

Azagran, 2005eko urriaren 17an._Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: L0520675