134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Urbanizazio proiektua hasiera batean onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2005eko irailaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Getze-Galarko S-4 sektorea urbanizatzeko proiektua, Birzatiketa Batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Getze-Galarren, 2005eko urriaren 17an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0520673