134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Hirigintza hitzarmena, Iruñeko Udalaren, Orkoiengo Udalaren eta Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziaren artean, San Makario aldean hirigintza garatzeko (U.I.X - Landaben) Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2005eko urriaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 06-OCT-05 (3/CU):

"Iruñeko Udalaren, Orkoiengo Udalaren eta Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziaren arteko hirigintza hitzarmena hasiera batez onetsi eta jendaurrean jarri zen 05-05-03ko JOB 4/UV erabakiaren bidez, 2005eko ekainaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen; horiek horrela eta jendaurreko epea iragan denez, honako hau erabaki da:

1. Espedienteari erantsitako alegazioen txostena onestea, eta Julián Cañas Labairu eta Eduardo Urralburu Artola jaunen alegazioa ezestea, San Macario/U.I.X-Landaben eremuko lurren zenbait jaberen izenean aurkeztu baitzuten.

2. Iruñeko Udalaren, Orkoiengo Udalaren eta Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziaren arteko hirigintza hitzarmena onestea, San Makario delako aldean hirigintza garatzeko, bi udal mugapeetan baitago, erabaki honi erantsitako agiriari jarraituz, behar bezala eginbidetua baitago."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2005eko urriaren 11n._Alkatea, Maria Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0520618