134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FUNES

Funesko 4. poligonoko 218, 385, 386 eta 387. lurzatietako arau subsidiarioen aldaketa. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2005eko urriaren 13ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Funesko 4. poligonoko 218, 385, 386 eta 387. lurzatietako arau subsidiarioen aldaketa, Funesko Udalak sustatua eta José Manuel Gutiérrez Cuesta, Julián Galar Senar eta Carmelo Astrain Ulibarrena arkitektoek prestatua.

Arau Subsidiarioetako aldaketaren proiektua jendaurrean egonen da hilabetean Udaleko idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 71.b artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Funesen, 2005eko urriaren 17an._Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0520617