134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A G O I T Z

URI-3 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordea eratzeko Estatutuak eta Jarduketa Oinarriak onetsirik

Herri honetako Udalak, 2005eko urriaren 4an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea URI-3 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordea eratzeko Estatutuak eta Jarduketa Oinarriak, Pasada de la Torre, S.L. enpresak sustaturik.

Espediente hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik dauden guztiek komenigarri iruditzen zaiena alega dezaten epe horretan.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Agoitzen, 2005eko urriaren 6an._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L0520589