134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Imarkoaingo 5. eremuko U.E.5.1eko estatutuen proiektua eta jarduketa oinarriak. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko urriaren 5ean egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen behin betiko onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 5. eremuko U.E.5.1eko estatutuen proiektua eta jarduketa oinarriak, Comercial Conauto, S.A. enpresak sustatua, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluari eta hurrengoei jarraikiz.

Noain-Elortzibarren, 2005eko urriaren 6an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0520336