134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udal Planeko aldaketa xehekatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko urriaren 5ean egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batean onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorre-Elortzibarko 3.2. exekuzio unitateko aldaketa xehekatua, José Ramón Garnica Arellano jaunak Julia Echarte Aguinaga andrearen oinordekoen izenean sustatua, hirigintza nahiz zuzenbide alorretako txosteneko zehaztapenak kontuan hartuz; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 48. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hilabetez, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko egungo legediarekin bat.

Noain-Elortzibarren, 2005eko urriaren 6an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0520334