134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Iharnozko 153. lurzatiaren aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko urriaren 5ean egin bilkuran, bertaratu gehienak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Iharnozko 153. lurzatiaren aldaketa egituratzailea, José María Aicúa Marín jaunak sustatua, hirigintza nahiz zuzenbide alorretako txosteneko zehaztapenak kontuan hartuz; Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Udalaren iragarki oholean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hilabetez, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari jarraituz. Hala bada, behin betikoz onetsiko da eta behin betiko onespen hori Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentuari igorriko zaio, onespena eman dezan.

Noain-Elortzibarren, 2005eko urriaren 6an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0520333