134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko urriaren 5ean egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 2. eremuko U.E.2.6 exekuzio unitateko hirigintza hitzarmena, Promoción y Gestión Urtxuria enpresaren eta Noain-Elortzibarko Udalaren artekoa, hirigintza nahiz zuzenbide alorretako txosteneko zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarkia argiratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, hogei eguneko epean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 23. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat.

Noainen, 2005eko urriaren 6an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0520328