134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L I Z A R R A

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko urriaren 6an, erabaki zuen hasiera batez onestea hirilurreko 6.2 exekuzio unitateko xehetasun azterlana, Udalak sustatua eta Miguel Angel Garaikoetxea arkitektoak prestatua, 2005eko urriaren 6an aurkeztu baitzen udal erregistroan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea, Udalaren Hirigintza Bulegoan baitago interesatuen eskura, jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, bidezko ondorioetarako.

Lizarran, 2005eko urriaren 10ean._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0520315