134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Lurzati baten kalifikazio juridikoa aldatzea, San Joan Bosco kalean

Iruñeko Udalbatzak, 2005eko urriaren 20ko osoko Bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 20-OCT-05 (4/CU)

"Ikusirik espedientean jasotako agiriak, eta Katastroko 4. poligonoko 2810. lurzatia eskualdatze aldera _hori beharrezkoa baita Iruñeko San Joan Bosco kaleko 3. zenbakian igogailua paratzeko, betiere oztopo arkitektonikoak desagertarazteko asmoz 2002ko martxoaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zuten otsailaren 5eko 138/2002 Foru Aginduak behin betiko onetsi zituen udal arauekin bat_, ondokoa erabaki da:

1._Katastroko 4. poligonoko 2810. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea, lurzatia jabari eta erabilera publikoko ondasuna izatetik ondareko ondasuna izatera pasatzeko. Lurzatiak ondoko ezaugarriak ditu:

L formako lurzatia da, 8,36 metro koadrokoa. L-aren hegal nagusia 3'54 metro luze da, eta 1'86 metro zabal. L-aren hegal txikia 2'60 metro luze da, eta 1'35 metro zabal. Hegal txikiak 12.554. finkaren gainean du bermea, San Joan Bosco kaleko 3 zenbakiko eraikinaren atzealdearen parean, kale bereko 5 zenbakiko eraikinarekiko mehelinetik 7'58 metrora eta 1 zenbakiko eraikinarekiko mehelinetik 6'84 metrora, erantsita doan planoan islatu bezala. Mugak: iparraldean, 26.916. finka, zeinatik banandu baita; hegoaldean, 12.554. finka, goian deskribatu den eran; ekialdean eta mendebalean, 26.916. finka.

2._Espedientea jendaurrean paratzea, hilabeteko epean, Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aitzina".

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 103.1. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa betez. Espedientea interesdunen eskura dago, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorraren bulegoetan, Armada etorbideko 2. zenbakiko 5. solairuan, 8:30etik 14:30era.

Iruñean, 2005eko urriaren 24an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0521288