134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZUÑIGA

2005eko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2005eko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik 2005eko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, aho batez erabaki da:

1. Hasiera batez onestea 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea. Hona hemen aldaketak:

Kreditu bereziak:

531-60006 kontusaila. Bideak: 5.000 euro.

Guztira: 5.000 euro.

Finantzabidea:

870 kontusaila. Diruzaintzako gerakina: 5.000 euro.

Guztira: 5.000 euro.

2. Espedientea jendaurrean jartzea 15 egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondoren.

3. Ez bada erreklamaziorik aurkezten, 2005eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aitzineko puntuan ezarritako jendaurreko epea iragandakoan.

Zuñigan, 2005eko irailaren 22an._Alkate udalburua, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L0520358