134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

T U T E R A

Udalaren Ur Batzordearen 2005eko aurrekontuko kreditu gehikuntzen espedientea. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2005eko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2005eko aurrekontuko kreditu gehikuntzen espedientea onetsi zuen, guztira 9.549,22 eurokoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2005eko irailaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak 2005eko uztailaren 22ko osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespena.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betiko onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluari jarraituz, argitaratzen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastu goitituak:

a) Eragiketa arruntak:

4._Transferentzia arruntak: 9.549,22 euro.

Gastuetako altak, guztira: 9.549,22 euro.

Dirusarreretako altak:

b) Kapital eragiketak:

7._Kapital transferentziak: 6.789,50 euro.

9._Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 2.759,72 euro.

Dirusarreretako altak, guztira: 9.549,22 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2005eko irailaren 30ean._Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandós.

Iragarkiaren kodea: L0520312