134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

L E D E A

2006ko zerga-tasak

Ledeako Udalak, 2005eko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2006rako zerga-tasa hauek finkatu ditu:

_Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,3514.

_Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,6051.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3, eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren gainean, hau da, obra gauzatzeko prezioaren gainean.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: % 1,40, Udalaren gutxieneko kuoten gainean.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1._Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, ondoko portzentajea aplikatuko da sortzapena gertatu zenean lurrak zuen balioaren gainean: batetik bost urtera bitarteko aldia: % 2,5; hamar urtera bitarteko aldia: % 2,5; hamabost urtera bitarteko aldia: % 2; hogei urtera bitarteko aldia: % 2.

2._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko, zerga-oinarriari karga-tasa bakarra aplikatuko zaio: % 15.

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legerian ezarritakoa betez.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Ledean, 2005eko urriaren 6an._Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0520304