134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARRIBE-ATALLUKO KONTZEJU BATUAK

2005eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Arribe-Atalluko Kontzeju Batuak, 2005eko irailaren 6an eginiko batzarrean, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2005eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batez onestea Arribe-Atalluko Kontzeju Batuen 2005eko aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Arribe-Atallun, 2005eko irailaren 6an._Lehendakaria, Demetrio Aizcorbe Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L0521174