134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1333/2005 EBAZPENA, urriaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gizarte-langile izateko 12 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 22ko 798/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan gizarte-langile izateko 12 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko maiatzaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 62. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, abuztuaren 11ko 1039/2005 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan gizarte-langile izateko 12 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_O-NOZko lekualdatze txanda

Onartuak:

ALVAREZ RUIZ DE GALARRETA, ISABEL

ANCIZU IRIBARREN, M.ª PAZ

AYESA ALDUCIN, MARCOS LUIS

CHOCARRO RESANO, ANA

ERICE ARISTU, M.ª JESUS

EZCURDIA SAEZ, REYES

GARCIA CASTELLANO, PILAR

GARCIA LOPEZ, ANA ISABEL

GOICOECHEA BARANDIARAN, CRUZ

GUTIERREZ URRESTARAZU, M.ª DOLORES

LAINEZ ZARAGÜETA, MARIA

LIZASOAIN URRA, EVA

LORA LARREA, M.ª BELEN

MONTORIO VALLES, M.ª MERCEDES

MORENO OCHOTORENA, M.ª JOSEFA

NAVARRO RODRIGUEZ, NURIA

ORTE DE LA PEÑA, PALOMA

OSINAGA CENOZ, ROSARIO

RUIZ DEL CASTILLO, M.ª TERESA

UGARTE GONZALEZ, SUSANA

URRA MARIÑELARENA, JUANA M.ª

Baztertuak: inor ez

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urriaren 7an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0520605