134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BEIRE

Obra kontratua adjudikaturik

Kontratazio mahaiak egindako proposamenari jarraituz, Beireko Udalak, 2005eko irailaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Beireko Elizako plaza berriz urbanizatzeko eta sareak berritzeko lanen kontratazioa adjudikatzea "Construcciones y Excavaciones Erri-Berri, S.L." enpresari, ehun eta bederatzi mila laurehun eta hamahiru euroan (109.413 euro), BEZa barne.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa betetzeko.

Beiren, 2005eko urriaren 11n._Alkatea, Sergio Fresán Oroz.

Iragarkiaren kodea: L0520714