134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GOIZUETA

L E H I A K E T A

Suhiltzaile bolondresen lokalaren haunditze obra (1. fasea); prozedura irekiko lehiaketaren bidez egin beharreko kontratazioa.

Goizuetako Udalak, 2005eko urriaren 28an eginiko osoko bilkuran, aipaturiko obraren kontratazioa hastea erabaki zuen, ondoren aipatzen diren datuen arabera:

_Xedea: suhitzaile bolondresen lokalaren haunditze obra (1. fasea).

_Esleipen prozedura eta forma: prozedura irekia, lehiaketa bidez. Presako izapidetza.

_Aurrekontua: lizitaziorako aurrekontu orokorra 200.728,80 eurokoa da (BEZa barne).

_Proposamenak aurkezteko epea: 2005eko azaroaren 22ko eguerdiko ordu bata arte, Goizuetako Udaleko idazkaritzan (Herriko plaza, 4, 31754 Goizueta).

_Proposamenen irekiera: Goizuetako Udaleko biltzar aretoan egingo da, 2005eko azaroaren 25ean, arratsaldeko zazpietan.

Proiektua eta Administrazio Klausula Partikularren Plegua, lizitatzaileen eskura daude Goizuetako Udalaren idazkaritza bulegoetan (Herriko plaza, 4, 31754 Goizueta).

Goizuetan, 2005eko azaroaren 2an._Alkatea, Imanol Legarreta Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L0521563