134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1320/2005 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuta izateko 13 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 6ko 858/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuta izateko 13 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko maiatzaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 62. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, abuztuaren 23ko 1115/2005 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuta izateko 13 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_O-NOZko lekualdatze txanda

Onartuak:

ARIZ AMOSTEGUI, ANA M.

BARRIO RODRIGUEZ, RAQUEL

GALDIANO HERNANDEZ, IRANZU

GAROS CEMBORAIN, OLGA M.ª

GIMENA FUNES, BLANCA

LARRAYOZ ILUNDAIN, CRISTINA

LARREA PASCAL, SAGRARIO

LOPEZ BERRUEZO, GUSTAVO

MIQUELEIZ SANZ, BELEN

ORTUÑO CARRASCO, LUIS

PARADIÑEIRO SOMOZA, MARIA JOSE

PEREZ MARTINEZ, JULIAN

REVILLA GRANDE, MARTA

ROCANDIO CILVETI, MARIA

RUBIO IBARZO, M.ª SARA

RUIZ GALVETE, M.ª VILLAR

RUPEREZ FERNANDEZ, M.ª CARMEN

UGARTE LOPETEGUI, MIREN ARANTZA

USOZ ALASTUEY, M.ª BLANCA

YARNOZ JIMENEZ, M.ª VICTORIA

Baztertuak: inor ez.

_Sistema nazionaleko langileen lekualdatzea

Onartuak:

BARINAGA BRU, ANA

Baztertuak:

MUGUETA AGUINAGA, IRANZU (3)

Baztertzeko arrazoiak:

(3) Destinoan lanpostuaren jabe izanik, zerbitzualdia osatu gabe izatea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urriaren 4an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0520609