134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BUÑUEL

2005eko plantilla organikoko aldaketa hasiera batean onetsirik

Buñuelgo Udalak, 2005eko urriaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du 2005eko ekitaldiari dagokion plantilla organikoa aldatzeko espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazio guztiak aurkez ditzaten

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, erabaki hau behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan, eta aldaketa argitaratuko da.

Buñuelen, 2005eko urriaren 7an._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0520595