134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

A G O I T Z

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, D mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian

2005eko 93. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 5ean, D mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Deialdiko 4.1 arauari jarraikiz, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbertzez, ebatzi dut:

1. Deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

MINA LOPEZ, FRANCISCO JAVIER

Baztertuak: inor ez.

2. Izangai onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hamar egun balioduneko epea izanen da erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo dokumentazioan akatsik egin bada, zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Agoitzen, 2005eko urriaren 10ean._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L0520585