134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2730/2005 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 3an emandako 2456/2005 Ebazpenaren bidez onetsiriko deialdian atzeman diren akatsak zuzentzen dituena. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari, telefonista-ofizial eta koordinazioko operadore-ofizial izateko 130 lanpostu, C maila edo taldekoak, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten da.

Urriaren 3ko 2456/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari, telefonista-ofizial eta koordinazioko operadore-ofizial izateko 130 lanpostu, C maila edo taldekoak, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da.

Deialdia 2005eko 126. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 21ean, eta akats hauek atzeman dira:

Bat._3.1 arauan, hau dio: "Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz", hau behar du: "Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz".

Bi._6.3.1 arauan, hau dio: "agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean", hau behar du: "jatorrizko agirien edo kopia konpultsatuen bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean".

Hiru._4. puntuan, hizkuntzei buruzkoan, deialdiko II. eranskineko merezimenduak baloratzeko baremoaren bukaeran lerroalde hau gaineratu behar da: "Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bortz zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bortzen bat emanen zaio maila bakoitzari."

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Urriaren 3ko 2456/2005 Ebazpenaren bidez onetsiriko deialdian atzeman diren akatsak zuzentzea. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari, telefonista-ofizial eta koordinazioko operadore-ofizial izateko 130 lanpostu, C maila edo taldekoak, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten da. Deialdia 2005eko 126. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2005eko urriaren 21ean. Hona hemen akatsak:

Bat._3.1 arauan, hau dio: "Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz", hau behar du: "Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz".

Bi._6.3.1 arauan, hau dio: "agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean", hau behar du: "jatorrizko agirien edo kopia konpultsatuen bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean".

Hiru._4. puntuan, hizkuntzei buruzkoan, deialdiko II. eranskineko merezimenduak baloratzeko baremoaren bukaeran lerroalde hau gaineratu behar da: "Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bortz zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bortzen bat emanen zaio maila bakoitzari."

2. Ebazpen honen berri ematea mahaikideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Interesatuei jakinaraztea ebazpen honen aurka bidezko dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1989 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko azaroaren 2an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0521657