134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

VALTIERRA

2005eko plantilla organikoaren aldaketa onetsirik

Valtierrako Udalak, 2005eko irailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2005eko plantilla organikoa eta espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratuta, herritar edo interesatuek 15 egun balioduneko epean espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganda.

Valtierran, 2005eko urriaren 4an._Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0520293