134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

E Z K A R O Z E

Hautetsien ordainsariak

Ezkarozeko Udalak, 2005eko urriaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

ALDAKETA, UDALEKO KIDEEN ORDAINSARI ETA BILKURA SARIETAKO ARAUBIDEAN

Ikusirik Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikuluan xedatutakoa, eta kontuan hartuz Udaleko kideen ordainsari eta bilkura-sariei buruz Udal honek 2004ko maiatzaren 25eko bilkuran erabakitako araubidea komeni dela aldatzea, batez ere alkateak dedikazio partzialean aritzeagatik jaso beharreko ordainsariaren araubideari dagokiona, honako hau erabaki da:

1. Kendu egin da alkateak dedikazio partzialean aritzeagatik jaso beharreko ordainsaria.

2. Ondoko ordainsariak ezarri dira 2005eko ekitaldirako, atzera eraginez, 2005eko martxoaren 7tik aitzina aplikatzeko alegia.

_Osoko bilkuretara joateagatik, 108 euro bilkura bakoitzeko.

_Ohiko gaietarako Herriko Etxera egunero joateagatik: 30 euro egunean.

_Informazio batzordeetara eta kide anitzeko organoetara joateagatik: 40 euro /batzorde edo kide anitzeko organo bakoitzeko, iraupena ez bada 4 ordutik goitikoa; eta 65 euro, berriz, luzeagoak badira.

_Bide sari eta joan-etorriengatik: bide sariak, egiaztagiriak ekarriz, eta kilometro-ordaina, administrazio publikoetarako agindua dagoena (0,27 euro kilometoa).

3. Hori guztia atzera eraginez aplikatuko da, 2005eko martxoaren 7tik aitzina alegia.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ezkarozen, 2005eko urriaren 3an._Alkate udalburua, Araceli Eseverri Barber.

Iragarkiaren kodea: L0520337