134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CINTRUENIGO

1.1 sektoreko Plan Partziala hasiera batean onestea

Udalak, 2005eko urriaren 4an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako hau erabaki zuen:

1.1. sektoreko Plan Partziala.

Ikusirik Cintruenigoko 1.1 sektoreko Plan Partziala, Jiménez Ochoa eta González Sangüesa arkitektoek prestatua eta Promociones Cintruénigo, Navarra, S.A.k sustatua.

Ikusirik, orobat, Udaleko Hirigintza Zerbitzuaren txostena (2/2005), bai eta Obra eta Hirigintza Batzordeak 2005-9-30ean emandako irizpena.

Udalbatzak, erregelamenduzko gehiengoarekin, erabaki du:

1. Hasiera batean onestea 1.1 sektoreko Plan Partziala, Promociones Cintruénigo, Navarra, S.A.k sustatua.

2. Hilabetez jendaurrean edukitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, iragarki oholean eta Komunitateko egunkarietan iragarkiak paratu ondoan.

Cintruenigon, 2005eko urriaren 18an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0520765