134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLIN

Hasiera batean onetsirik Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa

Udalak, 2005eko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko 5. artikuluaren aldaketa, gisa honetara:

d) Espedienteen tramitazioa, prentsan baitezpada argitaratu beharra dagoenean: Prentsako gastuak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/85 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horren barrenean espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Larrionen, 2005eko urriaren 13an._Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0520736