134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IMOTZ

Ordenantza behin betiko onetsirik

Imozko Udalak, 2005eko apirilaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko laguntzei buruzko udal ordenantza, 2005eko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, ekainaren 10ean.

Jendaurreko aldia igaro eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, Imozko Udalak, 2005eko irailaren 8an egin bilkuran, behin betiko onetsi du, aho batez, ordenantza hori; halaber erabaki du osorik argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Imotzen, 2005eko irailaren 8an._Alkatea, Begoña Oquiñena Echeverria.

ERAIKINAK ETA ETXEBIZITZAK ZAHARBERRITZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da eraikinak zaharberritzeko Udal honek ezarri dituen dirulaguntzak arautzea. Hain zuzen ere, obra hauetarako emanen dira:

a) Nekazaritzako eraikinak etxebizitza baterako edo gehiagotarako gaitzea.

b) Etxebizitzen eraikinetan etxebizitza gehiago egitea.

c) Fatxadak zarpeatzea eta pintatzea edo fatxadako harrien juntura berdintzea.

2. artikulua. Aplikazio esparrua.

2.1. Laguntzak emanen zaizkie soilik ibarreko herriguneetan diren eraikinei (Etxaleku, Oskotz, Muskitz, Zarrantz, Eraso, Latasa, Urritza, Urritzako Benta eta Goldaratz), betiere hirilurzoruan badira.

2.2. Orobat, etxebizitza horiek agertu beharko dira Udalak ordenantza hau aplikatzeko espresuki eginen duen etxebitzen zerrendan.

3. artikulua. Baldintza orokorrak.

a) Obrak hasi aurretik obra lizentzia beharko da izan eta lanak proiektu teknikoari lotu beharko zaizkio.

b) Obren kostuak, kontrataren aurrekontuak, 50.000 eurotik gorakoa izan beharko du, etxebizitzak eraikitzeko kasuan. Fatxadak hobetzeko kasuetan, berriz, 12.000 eurotik gorakoa izan beharko du.

c) Etxebizitza bakoitzak sarrera propioa izan beharko du, haien artean komunikaziorik izan gabe.

d) Ezin izanen da lehendik zegoen eraikuntzaren azalera handitu, ez eta hura eraitsi eta berriz eraiki ere.

e) Zaharberritzeko eta fatxadetarako laguntzak bateragarriak eta metakorrak izanen dira. Orobat, bateragarriak izanen dira beste administrazio publiko batzuen laguntzekin.

f) Etxebizitzak ez dira hostal, landa-etxe, turismo eta abarreko negoziak ezartzeko erabiliko, bost urtean gutxienez.

4. artikulua. Laguntzak.

4.1. Etxebizitzak eraikitzeko laguntzak izanen dira exekuzio aurrekontuaren % 5, eta gehienez ere 6.000 euro.

4.2. Aurreko puntuan aipatutako laguntzak, etxebizitzak ohiko bizileku iraunkorra izanen badira, % 10era igoko dira, eta gehienez ere 12.000 eurora.

Dena dela, apartamentuen ordez 90 metro karratuko edo gehiagoko etxebizitzen eraikuntza sustatzeko, laguntzen taula hau ezarri da:

LAGUNTZA ETXEBIZITZA BAKOITZEKO

ETXEBIZITZARENERAIKUNTZARIOHIKO BIZIL.

AZ. ERABILG. IRAUNK. BADA

M2 % OGA GEHIENEZ % OGA GEHIENEZ

60 arte % 5 2.000 euro % 10 4.000 euro

60-90 bitartean % 5 4.000 euro % 10 8.000 euro

90etik gora % 5 6.000 euro % 10 12.000 euro

OGA = Obra gauzateko aurrekontua

4.3. Fatxadetarako laguntzak % 20 izanen dira, eta gehienez ere 3.000 euro.

5. artikulua. Onuradunak eta laguntzak jasotzea.

Jarduketa babesgarrien sustatzaileak laguntzen onuradunak izateko, aipatu baldintzak bete beharko dituzte eta, gainera, obrak hasi baino lehen egin beharko da eskaera. Eskabidearekin batera ziurtagiriak aurkeztuko dira, eta ezinbestekoa izanen da adostasun txostena izatea, udal zerbitzuak edo haren pareko eskudunak egina.

Obrak burututakoan, laguntzak behin betikoak izanen dira. Hortaz, zerbait ez dela bete ohartuz gero, horietarako eskubidea galduko da, bestelako ekintzetarako bidea deusetan ukatu gabe.

4.2 oinarrian ezarritako laguntzak jasotzeko, sustatzaileak eskabidearekin batera aurkeztu beharko du etxebizitza helburu horretarako izanen dela adierazten duen deklarazioa, eta gainerako dokumentazioarekin batera bankuko abala ere aurkeztu beharko du, legez dagokion dirulaguntzaren zenbateko berekoa, bertan bizitzeko baldintza hori obrak bukatu eta lehenbiziko bost urteetan beteko duela bermatzeko. Ez du bankuko abalik aurkeztu beharko udalerriko bizilaguna izan eta hamar urtetik gorako antzinatasuna duenak.

Iragarkiaren kodea: L0520299