134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E R R I B E R R I

Erriberriko Udal Plana hasiera batean onetsirik

Udal honek, 2005eko urriaren 7an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeak bere 55. artikuluan ezartzen du udal plan orokorra dela udalerri baten hirigintza antolamendua ezartzeko erabiltzen den oinarrizko tresna, eta bere 56. artikuluak, berriz, zehaztu egiten du zein diren hura osatzen duten agiriak, 3.000 biztanletik goitiko udalerrietan.

Bestetik ere, bere 70. artikuluak arautzen du udal plan orokorraren tramitazioa eta onespena 3.000 biztanletik goitiko udalerri horietan, eta adierazten du nahitaez herrialdea okupatzeko estrategia eta eredua onetsi beharko dutela lehenbizi. Bada, erabaki hori Udal honek hartu zuen aho batez, 2004ko maiatzaren 10eko bilkuran.

Lurraldearen Antolamenduko Batzordea Erriberriko herrialdea okupatzeko estrategia eta eredua onetsi zituen, 2004ko abenduaren 21ean hartu erabakiaren bidez.

Udal Planerako proiektua, hura gorpuzteko faseak aldian-aldian jakitera ematen baitzitzaien bai Osoko bilkurari bai Jarraipen Batzordeari, Udal honetako erregistro orokorrean eta Udalbatzan aurkeztu zen, horretarako propio deitua eta bildua, 2005eko irailaren 26an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.2 eta 70. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, bidezko da Erriberriko Udal Planerako proiektua hasiera batean onestea. Nolanahi ere, hasierako onespen hori baliozkoa izateko beste baldintza bete behar da, alegia, lizentziarik ez ematea udalerriko halako eremuetan non determinazio berriek aldatzen badute indarrean dagoen hirigintzako araubidea. Hona hemen:

_Hiri lurzoruko exekuzio unitate guztiak, salbu eta U.E.-R-2, U.E.-R-10, U.E.-R-16 eta U.E.-R-18 unitateetan.

_Hiri lurzoruko jarduketa asistematikoko unitate guztiak.

_Lurzoru urbanizagarriko banaketa eremu guztiak, salbu eta 4/AR-4 sektorekoak.

Hori guztia ikusirik, Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Udal Planerako proiektua, Erriberriko Udalak kontrataturiko Prestaketa Taldeak aurkeztutakoa.

2. Adieraztea ezen lurzatitzeko, eraikitzeko eta botatzeko lizentziak ez emateagatik ukiturik gelditzen diren eremuak edo Erriberriko Udal Planerako proiektuaren hasierako onespearen ondorioz ukiturik gelditzen diren erabilerak, honako hauek direla:

_Hiri lurzoruko exekuzio unitate guztiak, salbu eta U.E.-R-2, U.E.-R-10, U.E.-R-16 eta U.E.-R-18 unitateetan.

_Hiri lurzoruko jarduketa asistematikoko unitate guztiak.

_Lurzoru urbanizagarriko banaketa eremu guztiak, salbu eta 4/AR-4 sektorekoak.

3. Jendaurrean edukitzea honako Udal Plan hau bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta hainbat egunkaritan.

5. Hasiera batez onetsitako Plana igortzea, nori eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluko 4 eta 5. ataletan zehazten diren erakundeei.

Erriberrin, 2005eko urriaren 25ean._Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0521105