134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1668/2005 EBAZPENA, urriaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lan terapeuta izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez esleitzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 6an emandako 861/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lan terapeuta izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2005eko maiatzaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 63. zenbakian.

Behin betiko zerrendan izangai bakarra baita eta epaimahaia eratu eta aritzea beharrezkoa ez denez, bidea ematen zaio lanpostu hutsak aukeratzeari, eta interesatuari eskatu zuen plaza esleituko zaio.

Beraz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lan terapeuta izateko lanpostu huts bat, lekualdatze lehiaketa bidez, Susana López Ayesa andreari esleitzea. Nafarroako Ospitalean aritzekoa da (plantillako zenbakia: 67659).

2. Izangaiak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57.1 eta 2. c) artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Nafarroako Ospitaleko Langileri Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urriaren 18an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0521093