134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1094/2005 EBAZPENA, urriaren 26koa,Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 48. artikuluko 1., 3. eta 4. idatz-zatietan xedatutakoa betez eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 13an eman 163/2005 Foru Aginduaren aurka Nafarroako Idazkari eta Kontu-Hartzaileen Elkargo Ofizialak paratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ikusirik, erabaki horren espediente administratiboa Nafarroako Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Salara hogei eguneko epean igortzea onesten duena. Halaber, interesaturik egon daitezkeenei, ediktu bidez, epea jartzen zaie, agertu eta aritu ahal izan daitezen, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 49. kapituluan xedatutakoarekin bat.

Toki Administrazioko kontseilariak, ekainaren 13ko 163/2005 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zituen lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorretan sartzeko, toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsen zerrenda eta lehiaketa horietan ez sartzeko aldi baterako baimena duten lanpostuena. Gainera, jabetzan beteta egon gabe, aipatutako lehiaketa orrokorrez aparte betetzen ahal diren toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuen datu-bilketa ere behin betikoz onetsi zen.

2005eko urriaren 20an, Toki Administrazioko Departamentuan Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren errekerimendua hartu da, Nafarroako Idazkari eta Kontu-Hartzaileen Elkargo Ofizialak foru agindu haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu duela jakinarazten duena. 469/2005 zenbakia du.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 13an eman 163/2005 Foru Aginduaren espediente oso eta behar bezala zenbakituaren kopia diligentziatua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea. Foru agindu horren bidez, behin betikoz onetsi ziren lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorretan sartzeko, toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsen zerrenda eta lehiaketa horietan ez sartzeko aldi baterako baimena duten lanpostuena. Gainera, jabetzan beteta egon gabe, aipatutako lehiaketa orrokorrez aparte betetzen ahal diren toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuen datu-bilketa ere behin betikoz onetsi zen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzira ager daitezen eta etor daitezen, auzi horietako demandatu gisara, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari loturik.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

Iruñean, 2005eko urriaren 26an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0521423