134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

L I Z A R T Z A

E D I K T U A

Jakinarazteko ahaleginak egin arren, ez da posible izan interesatua ez delako aurkitu; horregatik argitaratzen da azaroaren 26ko 30/1992 Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluaren arabera.

Ibilgailu baztertuen erregistroa ikusirik, honako ibilgailua abandonatua dagoela informatzen da:

Marka: Peugeot 306.

Matrikula: NA-7810-AJ.

Bulego honetan dauden datuen arabera, ibilgailu horren jabea Jesus M.ª Rodriguez Sada da, Iruñeko Barañain Etorbidea, 2-3. A-n bizi dena.

Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen 71.1 artikulua aplikatuz, abandonatutako ibilgailuak kendu eta gordetzeko arauak ematen dituena:

Erabakitzen dut:

Leheni._Zurea den ibilgailua bide publikotik kentzeko 15 eguneko epea ematea.

Bigarrenik._Epe hori igarota, kendu ez baduzu, Udalak kenduko du eta hiriko hondakin solido guztiei ematen dien tratamendua emango zaiola ohartaraziz eta Ibilgailuak bizi baliagarriaren bukaeran kudeatzea arautzen duenaren arabera behin betiko baja eskatuko da, Trafikoko Zuzendaritzaren aurrean.

Administrazio bidea amaitzen duen egintza horren aurka administraziaorekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakezu EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi-errekur- tsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaziokezu ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, zure eskubideak babesteko egoki irizten dituzun egintza edo errekurtsoak aurkezteari kalterik egin gabe.

Lizartzan, 2005eko urriaren 19an._Alkatea, Joseba Egibar Artola.

Iragarkiaren kodea: P0521026