134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

323/2005 EBAZPENA, urriaren 27koa, Justizia zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko organo jurisdikzionalek Justizia Zuzendaritza Nagusiari eskatzen dizkioten itzulpen eta interpretazio lanak lehiaketa irekiaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Foru Komunitateko organo jurisdikzionalek Justizia Zuzendaritza Nagusiari eskatzen dizkioten itzulpen eta interpretazio lanak kontratatzeko, ondoko baldintzei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko organo jurisdikzionalek Justizia Zuzendaritza Nagusiari eskatzen dizkioten itzulpen eta interpretazio lanak egitea.

_Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa bidezkoa.

_Aurrekontua: 100.000 euro (BEZa barne).

_Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2005eko abenduaren 7ko 14:30 arte, Justizia Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan (Iratxeko Monasterioa, 22, behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan nahiz Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua: 2005eko abenduaren 20ko 12:30etan, Justizia Zuzendaritza Nagusiko batzar aretoan (Iratxeko monasterioa, 22, Iruña).

_Lehiaketa honen klausula administratiboen eta baldintza teknikoen agiriak lehiatzaileen eskura daude, Justizia Zuzendaritza Nagusian, Iratxeko Monasterioaren kaleko 22ko behean.

Iruñean, 2005eko urriaren 27an._Justizia zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

Iragarkiaren kodea: F0521377